«Emakumeak, kultura eta politika» EUSKALERRIA IRRATIAn
18/10/2018
Hedoi Etxarte: “Angela Davisen duela lau hamarkadako gogoetak oso aktualak eta globalak dira”
'Emakumeak, kultura eta politika' liburua plazaratu du Katakrak argitaletxeak. Pentsalari afroamerikarrak 1983an plazaratutako hemezortzi artikulu biltzen ditu lan honek. Hedoi Etxartek eman dizkigu azalpenak Metropoli Forala saioan.
1983an argitaratu zuen Angela Davisek Emakumeak, arraza eta klasea lan entzutetsua. Eta urte bete beranduago, senideen eta lagunen gomendioa jarraituz argitaratu zuen Emakumeak, kultura eta politikaren lehenengo bertsioa. Davisen bi arimak, bi eszenarioak –aktibistarena eta irakaslearena–, bost kontinenteetan zehar izan ziren solasaldietan eta jardunaldietan.