Eskerrak Emateko Eguna: horra hor kolonoen nazioak bere buruari kontatzen dion sorrera-istorio arketipikoa. Istorio horren arabera, natiboek eta kolonoek, indioilarra eta batata erreak janez, ‘bakea’ erdietsi zuten Massachusetts estatuko Plymouth hirian, non, 1620an, kolonia bat ezarri baitzuten Mayflower itsasontzian iritsi ziren erromesek.