«Sofia Petrovnak ordu arte inoiz ez zuen ikusi Nataxa hain asaldaturik. Berak ere ikaratan zituen eskuak, eta ez zuen bere kartera aurkitzerik lortzen. Lanean idatzi zuten telegrama, bazkaltzeko pausaldian, eta lanetik irten ondoren bidali zuten.