Traducción de Fernando Rey Escalera
«Narratzaileak protagonistarekin bat egiten duen ahotsari bolumena jaitsiz, kronika xehez beteko du kontakizuna, panfleto txatalez, aldarrikapen oihuz, despido gutunez, errepikapen estilistikoz, harian bildutako elkarrizketa ostuz... collage bat pindar zalantza galdera den mundua azaltzeko.»
«Eta parabolaren muinean, ezinbestean, indarkeria topatuko dugu. Ez ideal komunista handien indarkeria edo sumin anarkistena, ez eztanda sozial iraultzaileen indarkeria epikoa, baizik eta Sandokan camorristaren indarkeria kriminala. Gaur egungoa bezalako degradazio zibil eta moralaren aroaren ezaugarriak biltzen dituena.»
«Arnasa hartzeko aukerarik gabe, greba orokorren erritmora jarriko gaitu eleberriak. Hala, bada, egin dezake ispilu-jokorik egungo egoerarekin ere, bizi dugun baretasun ezegonkorrari kontrajarririk, etorkizunerako zenbait abisu luzatzen baitizkigu. Eta ororen gainetik: batasuna, berdintasuna eta borroka»
«Ni autonomoa nintzen; orain argitaratu da Nanni Ballestriniren Den-dena nahi dugu, ba hari horretakoa. Titulua ondo dago, e? Dena gura genuen-eta»
Arratsean saioan Fernando Rey itzultzaileari elkarrizketa.
«Nago etorriko diren konfinamenduari buruzko liburu askok baino gehiago duela esateko Balestriniren lanak asteotako egoeraz, lanaren balioa eta kapitalarena bizitzarenaren aurretik jarri izanaz, logika horri hordagoa joko lioketen erresistentzia-diskurtsoak ere herabe ahoskatzen ditugunean»
«Hemen da Balestriniren ametsa: dagoeneko ezinbestekoa da ekoizpen hutsa ez lehenestea»
Elkarrizketa Fernando Reyri.
«Narrazioak 60ko hamarkadan Italiako hegoaldean kokatzen gaitu lehendabizi, bizimodua aurrera ateratzeko mota askotako lanak egiten dituen langile baten larruan, zehazki. Besteak beste, tomate sail eta lantegietan ari den gazteari ailegatzen zaio Italiako iparraldetik kolore distiratsua eta usain ona duen amets baten oihartzuna.»
«Pertsonaia batean gorpuztu zuen Balestrinik gizarte maila bereko milaka kideren esperientzia, hegoaldetik Turingo Fiat lantegira joandako behargin batean».
«Altxamendu baten kontakizuna izan daiteke, edo migrazioaren erretratu unibertsala»
«Maiatzean hil zen Nanni Balestrini (1935-2019) italiar idazlea, hil aurreko azken asteetan bere lan ezagunena euskaratzeko eskubideak sinatu ondoren. Orain, Iruñeko Katakrak etxeak argitara eman du Den-dena nahi dugu, Balestrinik Vogliamo tutto bezala karrikaratu zuena 1971an, Italiako masa-langilearen historia bilakatu zedin esperoan»
«60ko hamarkadako Italiako langile mugimendu autonomoaren kontakizun ederra da lan hau.»
«Narrazioak 60ko hamarkadan Italiako hegoaldean kokatzen gaitu lehendabizi, bizimodua aurrera ateratzeko mota askotako lanak egiten dituen langile baten larruan, zehazki»
«Italiako hegoaldean bizi den gazte batek, lan txar batekin aurrera egin ezinik, entzun du iparraldetik datorren promesa»
«Katakrak argitaletxeak Nanni Balestrinik idatzitako Den-dena nahi dugu izeneko lana kaleratu du. Fernando Reyk euskaratu du»
1935 Milan - 2019 Erroma
Milanen jaio zen eta Umberto Eco, Antonio Porta, Giorgio Manganelli eta beste askorekin batera Neoavangoardia mugimenduaren parte izan zen 1960ko hamarkadatik aurrera. 1962 eta 1972 artean Feltrinellirentzat lanean aritu zen. Esperimentazioa, eta bereziki poesia, landu zuen hasieran. Gruppo 63 izena zuen bere taldeak. 20 poema liburu baino gehiago argitaratu zituen orduz geroztik. Horrez gain, 12 eleberri, 2 ipuin liburu eta bestelako antologia dezente. ...