Noiz izan gara ederrago 17 urte genituenean baino?, esan ohi dugu; denok baitugu mundua perfektua izan zeneko oroitzapen bat, nork berea. Nolanahi dela, arrotz gara herentzia kultural eta sozialaren menpeko bizi garen artean; eta menpekotasun horretatik askatzen garenean agertzen da gure benetako izaera, eder bihurturik. Noiz izan gara ederrago gaur garena baino?