Gure jendarte likido honetan, izotz puska jarri nahi du GITE-IPESek argitalpen berri honen bidez. Lan honetan errealitatea aztertzeko apunte marxistak eskaintzen dizkizuegu, hainbat erreferentzia klasiko egokituz eta eguneratuz. Etorkizunean, heziketa-tailerren bidez sakonduko ditugun apunte hauek, errealitatearen azterketa marxistak eskatzen duen iceberg lanaren tontorra besterik ez dira beraz. Izan bitez izotza urratzeko bide.