Connollyk Irlandaren askapen nazionala langileen borrokarekin
eta sozialismoaren aldeko kausarekin batzen zuen. Bere arabera,
“langileen kausa Irlandaren kausa da, eta Irlandaren kausa langi-
leen kausa da. Ezin bereiz daitezke”. Connolly Irlandako Langi-
leen Sindikatu Orokor eta Garraio Sindikatuaren (ITGWU) idaz-
kari nagusia zen. Lehen Mundu Gerra hasi aurretik Irlanda astin-
du zuen oldarraldi iraultzailea zuzendu zuten buruzagien arteko
garrantzitsuenetariko bat izan zen. Gertakari historiko hauek Du-
blindik Belfasteraino hedatu ziren eta garrantzitsua da Connolly-
ren zuzendaritzapean langile katolikoen eta protestanteen bata-
suna gauzatu zela azpimarratzea, patroien aurkako borroka bere-
an. 1911ko urrian ehungintzako andrazko langileen greba
famatua zuzendu zuen Belfasten, soldata errukigarriak zituzten
emakumeak antolatzea eskuratu zen gatazka batean.
1913 urtean enpresariek itxiera patronala erabili zuten greben
uholdeari aurre egiteko. Burgesia irlandarraren egiazko papera
praktikan ikusi ahal izan zen. Hasiera-hasieratik langileak eta
hauen erakundeak zanpatzeko nahi osoa erakutsi zuten. Itxiera
enpresarialari aurre egiteko helburuz, Connollyk langile britai-
niarren elkartasunari dei egin zion eta langile mitinak antolatu zi-
tuen Ingalaterran, Eskozian eta Galesen.