Hamasei irudik osatzen dute Lorena Martinez Oronozek Argitaletxea EDO!ren eskutik argitaratu duen Maite dut kutxa-liburua. Irudien oinarrian hamasei lerro dituen poema bat, irudi bakoitzeko lerro bat. Zenbaki horren esanahiari eutsiz, hamasei kuxin sortu ditu egilearen ama den Mantto Oronozek.